Bilbo Hiria irratia
By:
Language: eu
Categories: Government, Education, Language, Courses, Society
Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao
Episodes
ZIENTZIALARI #138: Bero-boladen aurrean hirien egokitzapena eta erresilientzia (Leire Garmendia)
Jan 08, 2026Eraikinetan eta hiri-espazioan zentratuta, bero-boladen inpaktua minimizatzeko egokitzapen-soluzioen eraginkortasuna ebaluatzea du helburu EHUren, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eta Extremadurako Unibertsitatearen proiektu batek (Evaluación de la efectividad de soluciones de adaptación para minimizar el impacto de las olas de calor: edificios y espacio urbano). Proiektu honek eraikinetan zein hiri-espazioan egokitzapen neurrien edo soluzioen eraginkortasuna neurtzen du; neurtu eta ebaluatu, ebaluaketa jasangarrien sistema jarraituz (MIVES metodologia). Eraikinen ezaugarriak eta eraikinek ingurune hurbilarekin duten harremana aztertzen dute. Azterketa horri esker, eraikinetan hobekuntzak planteatu daitezke, azpiegitura berdeak diseinatu edota estrategia pasiboak garatu beroa apaltzeko (zuhaitzak, teilatuetan edo fatxadetan kubierta begetalak, kaleetan it...
Duration: 00:00:00MUSIBLA #277: Baxter Dury, The Spitfires, Mozart Estate, Hartz, The Charlatans, Ezra Furman, IDLES
Jan 08, 2026Gaurko saioan Londresko ilunpetik Birmingham-eko blokeetara, punk, pop bitxi eta soul esperimentalaren artean ibiliko gara, dantzarako eta hausnarketarako kantuak tartekatuz. Lehenik, Baxter Duryren Allbarone diskoa ekarriko dugu. Paul Epworthek ekoitzitako lan honetan, bere ohiko spoken-word ironikoa groove elektroniko eta pop urbanoarekin nahasten du, melodikoki zuzen eta oso garaikide dirudien soinua lortuz, nahiz 80 hamarkadako oihartzunak nabariak diren. Ondoren, The Spitfires taldearen MKII entzungo dugu. Ska, mod eta post-punk ukituak dituen disko honek itzulera-indarra erakusten du, berdintasun eza, buruko osasuna eta maitasun hautsiak jorratzen ditu melodia itsaskor eta dantzagarrien bidez. Jarraian, Mozart Estate...
Duration: 00:00:00Minbizia eta heriotza ardatz “Ama” liburuan
Jan 08, 2026Bizitza eta heriotza, maitasuna, amatasuna eta minbizia. Hari horiekin ehundutako artefaktu baina sakona da AMA. Urtzi Ugaldek, Iñurri elkartea eta Trinchera edizioekin lankidetzan argitaratutako lana da. Lehenengo pertsonan idatzia, AMAk atzean historia eder bezain gordina dauka. Urtziren ama Edurne, duela urtebete hil zen minbizi gogor baten ondorioz, eta hari betiko agur gisa prestatu eta oparitutako koadernoa da lan honen sorburua. Bizitzako momentu berezietan sortutako hamarnaka poema eta marrazki biltzen ditu liburuan, errealetik eta intimitatetik abiatu arren, kolektibora zabaltzen den kontakizun batean.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260107_urtzi_ama.mp3Deskargatu hemen.
The post Minbizia e... Duration: 00:00:00Desobedienteak 18/98: antzezlanaz berba Kepa Errastirekin
Jan 07, 2026Arriaga Antzokian estreinatuko den Desobedienteak 18/98 antzezlanaz berba egiteko gonbidatu berezia dugu gurean. Antzezlanak desobedientzia zibila du ardatz, bai ikuspegi teorikotik bai gure historia hurbileko pasarte gordin batetik abiatuta: 18/98 sumarioa. Unibertsitateko tesi-defentsa baten eta epaiketa baten arteko joan-etorrian, demokraziaren, legearen eta zilegitasunaren inguruko galdera sakonak mahai gainean jartzen ditu lanak. Gurekin da Kepa Errasti aktorea izan da.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260107_kepa_errasti_18_98.mp3Deskargatu hemen.
The post Desobedienteak 18/98: antzezlanaz berba Kepa Errastirekin first appeared on Bilbo Hiria irratia. Duration: 00:00:00“Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da Larunbatean
Jan 07, 2026Bilbora begira jarri gara. Urtarrilaren 10ean, larunbatean, milaka lagun espero dira Bilboko kaleetan, giza eskubideen defentsan eta salbuespeneko espetxe-politikei amaiera emateko aldarrikapena beste behin kalera eramango du Sarek herritar plataformak. Sarek deituta, “Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da arratsaldeko bostetan, La Casillatik abiatu eta Udaletxean amaitzeko. Goizean zehar, aldarrikapena eta jai giroa uztartuko dira Bilboko hainbat gunetan, musika, kalejirak eta bertsoa protagonista izango direlarik. Baina mezu nagusia argia da: giza eskubideak ezin dira gehiago atzeratu, eta preso, iheslari eta deportatuen egoerak konponbide demokratikoa behar du. Sare elkarteko kidea, Bego Atxak mobilizazio honen gako...
Duration: 00:00:00LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Errepublika txiki, Pizkunde handi
Jan 07, 2026Liburuetatik gizartera eta gizartetik liburuetara, halaxe bizi dugu literatura Liburuen Errepublika Txikian. Horregatik, hain zuzen ere, gure egiten dugu inguratzen gaituen munduarekiko grina eta ardura. Hori dela eta, ozen esan nahi dugu: euskarak eta euskal hiztunen komunitateak bizi duten larrialditik, indarraldira. Oztopo, mehatxu eta oldarraldi judizialetik, Pizkundera. Ikastoletan, ikastetxeetan, antolatu gaitezen; euskaltzaleon garaia da!
Eta literatura pilo bat, noski: Erdi Aroko katedral baten eraikuntza, iraultzaileen arteko Errusiako gutunak edo liburu mardulegiak irakurtzeagatik bizkarreko minez bizi den irakurlea. Baina kasu!, dena ez baita urre Gabonetan, eta, gutxien espero dugun tokian, hara, lakioa: babesgune handiena beharko lukeen familia...
Duration: 00:00:00STENDHALEN OIHARTZUNAK: “CRISTÓBAL HALFFTERREN OIHARTZUNAK”
Jan 07, 2026Cristóbal Halffter (Madril, 1930 – Villafranca del Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a) XX eta XXI. mendeetako Espainiako konpositorerik garrantzitsuenen artean koka dezakegu 2021eko maiatzaren 23an hil zen 91 urte zituelarik. Beste batzuetan aipatu izan dugun eta nazionalismo musikala eta gero Espainian musika abangoardista sartu zuen “51ko Belaunaldiaren” parte izan zen (Bernaola, Barce, Guinjoan bezalako konpositoreekin batera; “Nueva Música” taldearen sortzaileetako bat izanik ere) eta orain dela gutxira arte Luis de Pablorekin batera bizirik geratzen ziren bakarretakoa. Konpositoreaz gain orkestra zuzendaria eta irakaslea ere izan zen, beti musika garaikidea hedatzeko helburuarekin, mundu mailako orkestrarik garrantzitsuenak zuzenduz (hala nola, Berlingo Filarmonika, Frantziako Orkestra Naz...
Duration: 00:00:00MUSIBLA #276: The Spitfires, Big Thief, Gailu, Puntu Takoma, Deus Ez, Nøgen, Kim Deal, Mount Eerie
Dec 23, 2025Gaurko saioan, punk, indie eta intimitate akustikoaren artean joan-etorriko bidaia egingo dugu, kantu zuzen eta istorio pertsonalez betea. Saioa hasiko dugu The Spitfires talde britainiarraren MKII disko berriarekin. Ska, mod, punk eta britpop ukitu klasikoak lotzen dituen lan honek erritmo azkarra eta kaleko istorio borobilak dakartza, dantzarako gogoz jartzen duten gitarra eta haizeekin. Ondoren, Big Thief taldearen Double Infinity entzungo dugu. Indie rock esperimentala drone eta trance ukituekin uztartzen duen disko zabal honek espazioa eta intentsitatea poliki eraikitzen ditu, Adrianne Lenker-en ahots emozionalak gidatuta. Etxera bueltatuta, Gailu taldearen Bizi eta Ixo! lan...
Duration: 00:00:00Sarean Zehar #407
Dec 22, 20252025. urteko azken atalean, gaurkotasuneko gai batzuk jorratuko ditugu, eta elkarrizketa berezi bat izango dugu, BIG Conferencetik egina. Berrien atalean, Telefonicako enplegu-erregulazioko prozesuaz, horren kausez eta langileengan duen eraginaz hitz egiten hasiko gara. Publikoa izandako enpresa baten erantzukizun sozialaz eta azpiegitura estrategikoen pribatizazioaz eta kudeaketaz ere eztabaidatuko dugu. Bizkaiko mugikortasunaz ere ari gara, Bilbobusen banku-txartelaren bidezko ordainketaren ezarpena, kostuak, garraio publikoaren erabilera sustatzeko duen benetako erabilgarritasuna eta Europako beste eredu batzuekin alderatzea aztertuz. Saioaren bigarren zatian, Gaizka Carmonak Ibai Aizpurua Gillotine-ren sortzailearekin hitz egingo du. Barrakarekin izandako arrakastaren ondoren, Ibaik XIX. mendeko unibertso alternatibo batean girotutako bideojoko bat aurkezten...
Duration: 00:00:00San Tomasetik zuzeneko saioa
Dec 22, 2025Urtero bezala, San Tomas azokak Bilbo hartuko du abenduaren 21ean, igandez. Bizkaiko nekazaritza azokarik handiena eta esanguratsuena da, eta aurten ere Bilboko Areatzan elkartuko dira baserritarrak eta herritarrak. Azoka 09:00etan hasi da eta 20:00etara arte luzatuko da. Tarte horretan, 243 etxola jarriko dira, 166 postutan banatuta, eta guztira 117 ekoizleren lana ezagutzeko eta erosteko aukera izango da. Gainera, jai-giroa indartzeko, 12 txosna egongo dira, talo txorizoduna protagonista nagusi dela. Gu San Nikolaseko oholtzatik aritu gara zuzeneko saioa egiten, Bilboko konpartsek antolatutako gunean. Programazioaren barruan, eguerdiko 12:00ak arteko saioa eskaini dugu, eta jarraian bertsolariek giroa berotzen jarraituko dute. Hainbat gonbidatu izan digu gurekin.<...
Duration: 00:00:00